Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 8:7-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».

8. Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»

9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.

10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».