Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ekbatanara heldu zirenean, Tobiasek esan zion lagunari:—Azarias ene adiskidea, eraman nazazu zuzen-zuzenean gure ahaide Raguelen etxera.Eta aingeruak Raguelen etxera eraman zuen Tobias. Raguel etxeko atarian eseria zegoen eta beraiek agurtu zuten lehenbizi. Raguelek erantzun zien:—Agur zuei ere, adiskideok. Ongi etorri!Gero, etxera sarrarazi zituen.

2. Eta esan zion bere emazte Ednari:—Mutil honek bai duela gure ahaide Tobiten antza!

3. Ednak galdegin zien:—Nongoak zarete, adiskideok?Haiek erantzun:—Neftaliren leinukoak gara, Ninivera erbesteratuak.

4. Andreak, berriro:—Ezagutzen al duzue gure ahaide Tobit?Eta haiek:—Bai, ezagutzen dugu.

5. Andreak galdegin zuen:—Nola dago?Haiek erantzun:—Ongi. Bizi da oraindik.Eta Tobiasek gehitu zuen:—Aita dut!