Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 6:3-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Baina aingeruak esan zion:—Harrapatu! Ez utzi!Mutilak arraina harrapatu eta lehorrera atera zuen.

4. Aingeruak esan zion:—Zabaldu eta ken iezazkiozu behazuna, bihotza eta gibela eta utzi aparte. Bota hesteak. Behazuna, bihotza eta gibela sendagai izango dira.

5. Zabaldu zuen mutilak arraina eta, behazuna, bihotza eta gibela hartu ondoren, arrain-puska bat erre eta jan egin zuen; gainerakoa gazitu.