Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 5:5-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Eta galdetu zion:—Nongoa zara, gazte?Hark erantzun:—Israeldarra naiz, zutarren artekoa. Lan bila etorria nauzu hona.Tobiasek galdetu zion:—Ba al dakizu Mediarako bidea?

6. Eta hark:—Bai, sarritan izana naiz bertan eta oso ongi dakizkit harako bide guztiak. Maiz joan izan naiz Mediara eta hango Rage hirian bizi den gure herritar Gabaelen etxean egona naiz ostatuz. Bi eguneko bidea dago Ekbatanatik Ragera, biak mendian baitaude.

7. Tobiasek esan zion:—Itxaron, gazte, aitari esatera noa eta. Lagundu egin behar didazu hara joaten. Emango dizut ordaina.

8. Eta hark:—Ongi da. Itxarongo dizut, baina ez luzatu.

9. Tobias bere aita Tobiti adieraztera joan zen eta esan zion:—Begira, aurkitu dut bat; gure herritarra da, israeldarra.Tobitek, orduan:—Dei egiozu; zein senitarte eta leinutakoa den eta zuri lagun egiteko konfiantzazkoa den jakin behar dut, seme.