Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 5:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Lagun iezaiozu nire semeari eta lansariaz gainera beste zerbait ere emanen dizut.

17. Hark esan zion:—Bai, lagunduko diot, ez izan beldurrik. Ongi joango gara eta ongi itzuliko zuregana, bidea segurua da eta.Tobitek, orduan:—Bedeinka zaitzala Jaunak, anaia!Gero, bere semeari dei egin eta esan zion:—Seme, presta ezazu biderako behar duzuna eta abia zaitez lagun honekin. Zeruko Jainkoak zain zaitzatela han, eta ekar zaitzatela berriro onik niregana. Izan dezazuela zeuekin beraren aingerua bidean zuek zaintzeko, ene seme!Biderako prestaturik, bere aita-amak besarkatu zituen Tobiasek. Aitak esan zion:—Ongi ibili!

18. Amak, negarrez, esan zion Tobiti:—Zergatik bidali duzu gure semea? Bera da geure ondoan dugun laguntza bakarra.

19. Zertarako dirua eta dirua? Ez du ezer ere balio gure semearen aldean.

20. Aski dugu bizitzeko Jaunak eman diguna.

21. Senarrak ihardetsi zion:—Ez kezkatu! Ongi ibiliko da gure semea, bai joatean, bai etortzean. Ikusiko duzu nola itzuliko zaizun onik.