Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 5:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Orduan, erantzun zion Tobiasek bere aita Tobiti:—Aita, egingo dut agindu didazun guztia.

2. Baina nola eskura dezaket Gabaelen etxean dagoen diru hori, elkar ezagutzen ez dugularik? Zein ezaugarri eman diezaioket ezagut nazan, sinets diezadan eta dirua eman? Gainera, ez dakit Mediarako bidea ere.

3. Tobitek ihardetsi zion:—Agiria idatzi eta biok sinatu ondoren, erdibitu egin nuen, biok erdibana izateko. Gero, Gabaelen zatia diruaren ondoan ipini nuen. Duela hogei urte utzi nuen dirua han. Orain, seme, bilatu biderako konfiantzazko lagunen bat; ordainduko diogu saria zu handik itzultzean. Zoaz eta hartzazu diru hori Gabaelen etxetik.