Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 4:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Oroit zaitez, seme, sabelean zintuen bitartean nolako arriskuak igaro behar izan zituen. Eta hilko denean, ehortzi nire ondoan, nire hilobi berean.

5. «Ene seme, izan ezazu gogoan Jauna bizi zaren artean. Ez egin bekaturik eta ez hautsi haren aginduak. Zeure bizitza osoan egin zuzen dena eta ez hartu okerbidea;

6. izan ere, leial jokatzen dutenei arazo guztiak ongi aterako zaizkie.

7. Zuzen jokatzen dutenei eman limosna zeure ondasunetatik eta ez jarri aurpegi txarrik limosna ematean. Ez eman bizkarrik behartsuari, eta Jainkoak ere ez dizu bizkarrik emango.

8. Eman limosna zeure ondasunen neurrira; gutxi baduzu ere, ez izan beldur duzun pixka horretatik limosna emateko.