Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 4:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun hartan, Tobitek, Mediako Rage hirian Gabaelen etxean utzitako diruaz oroiturik,

2. esan zuen bere baitan: «Heriotza eskatzen ari naiz. Baina, hil aurretik, dei egin behar nioke neure seme Tobiasi, diru horren berri emateko».

3. Dei egin zion, bada, bere seme Tobiasi eta, etorri zenean, esan zion: «Hilobira nazazu era egokian. Ohora ezazu ama eta ez utzi bakarrik inoiz ere bizi den bitartean. Egizu gogoko duen guztia eta ez atsekabetu ezertan ere.

4. Oroit zaitez, seme, sabelean zintuen bitartean nolako arriskuak igaro behar izan zituen. Eta hilko denean, ehortzi nire ondoan, nire hilobi berean.

5. «Ene seme, izan ezazu gogoan Jauna bizi zaren artean. Ez egin bekaturik eta ez hautsi haren aginduak. Zeure bizitza osoan egin zuzen dena eta ez hartu okerbidea;

6. izan ere, leial jokatzen dutenei arazo guztiak ongi aterako zaizkie.

7. Zuzen jokatzen dutenei eman limosna zeure ondasunetatik eta ez jarri aurpegi txarrik limosna ematean. Ez eman bizkarrik behartsuari, eta Jainkoak ere ez dizu bizkarrik emango.