Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 4:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun hartan, Tobitek, Mediako Rage hirian Gabaelen etxean utzitako diruaz oroiturik,

2. esan zuen bere baitan: «Heriotza eskatzen ari naiz. Baina, hil aurretik, dei egin behar nioke neure seme Tobiasi, diru horren berri emateko».

3. Dei egin zion, bada, bere seme Tobiasi eta, etorri zenean, esan zion: «Hilobira nazazu era egokian. Ohora ezazu ama eta ez utzi bakarrik inoiz ere bizi den bitartean. Egizu gogoko duen guztia eta ez atsekabetu ezertan ere.