Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 3:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Atsekabez beterik, negar-zotinez, otoitzean hasi nintzen, hasperenka:

2. «Zuzena zara, Jauna,eta zure egintzak oro zuzenak dira,zure bideak oro errukior eta leialak;zuk epaitzen duzu mundua.

3. Arren, Jauna, oroit zaitez nitaz,begira iezadazueta ez zigortu nineure bekatuengatiketa hutsegiteengatik,ezta gure arbasoek zure kontraegin zituztenengatik ere.

4. Gure arbasoek zure aginduakbete ez zituztelakoutzi diezu etsaieiguri lapurretak egiten,gu erbesteratzen eta hiltzen.Iseka eta barre egiten digute denek,irainka garabiltzatesakabanatu gaituzunnazio guztietan.

5. Bai, zure zigor guztiak zuzenak dira,nire bekatuek eta gure gurasoenekmerezi duten bezala ni erabiltzean.Izan ere,ez ditugu bete zure aginduak,ez dugu leial jokatu zure aurrean.

6. Orain, beraz,erabil nazazu zeure gogara,hartzazu nire bizi-arnasa,desager nadila lurrazaletiketa lur bihurtu.Hobe dut hil bizi baino,gezurra dioten irainakentzuten ari bainaizeta nahigabe izugarriakhartu bainau.Libra nazazu, Jauna,larrialdi honetatik,uztazu betiko egoitzara joaten;baina ez gorde nirizeure aurpegia, Jauna.Bai, hobe dut hilnire bizitzan honelako larrialdiajasan baino;horrela, ez dut irainikentzun beharrik izango».

7. Egun berean, Sarak ere, Mediako Ekbatanan bizi zen Raguelen alabak, bere aitaren neskameetako baten irainak entzun zituen.