Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 14:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horrela bukatu zuen Tobitek bere esker-kantua.

2. Tobit bakean hil zen ehun eta hamabi urte zituela, eta Niniven ehortzi zuten ohore handiz. Hirurogeita bi urte zituen itsutu zenean. Ikusmena berreskuratu ondoren, aberats bizi izan zen, limosnak eginez, Jainkoa egunero goretsiz eta beraren handitasuna ospatuz.

3. Hilzorian zegoela, bere seme Tobiasi dei egin eta agindu hauek eman zizkion: «Ene seme, hartu zeure seme-alabak