Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 12:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Jaten ikusten ninduzuenean, ez nintzen jaten ari; itxura hutsa zen.

20. Goretsi, bada, Jauna lur honetan, ospa ezazue Jainkoa. Orain, bidali ninduenagana noa. Idatz ezazue gertatu zaizuen guztia».Eta igo egin zen aingerua;

21. haiek zutitu egin ziren, baina ezin izan zuten ikusi.

22. Eta Jainkoa goretsi zuten gorazarreak kantatuz eta nolako egintza handiak egin zizkien aitortuz: Jainkoaren aingerua baitzitzaien agertu!