Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 11:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.

6. Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin».

7. Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla.

8. Igurtzi begiak behazunaz. Sendagaiak desegingo dio eta kenduko begietako lausoa, eta zuen aitak ikusiko du berriro argia».