Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 11:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.

6. Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin».

7. Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla.

8. Igurtzi begiak behazunaz. Sendagaiak desegingo dio eta kenduko begietako lausoa, eta zuen aitak ikusiko du berriro argia».

9. Anak lasterka joan eta lepotik heldu zion semeari, esanez: «Ene seme, ikusi zaitut berriro! Hil naiteke orain!» Eta negarrez hasi zen.

10. Tobit jaiki eta, behaztopaka, atariko atetik irten zen.

11. Hurbildu zitzaion Tobias arrainaren behazuna eskuan zuela eta, besotik heldurik, haize eman zion begietara eta esan: «Izan adore, aita!» Orduan, sendagaia begietan eman eta bertan atxiki zion une batez.

12. Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik.