Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 11:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Badakizu nolako egoeran utzi genuen zuen aita.

3. Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko».

4. Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra haien atzetik joan zen.

5. Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.

6. Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin».