Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Tobit 1:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Behinola, garaitu egin zuten Senakerib Judean, zeruko Erregeak zigortu egin baitzuen hark esandako hainbeste biraorengatik. Amorruz beterik handik itzultzean, israeldar asko hilarazi zuen. Eta nik, hildako guztien gorpuak hartu eta lur eman nien. Senakeribek gorpu haien bila bidali zituen batzuk, baina alferrik.

19. Ninivetar batek, ordea, erregeagana joan eta ehorzketak nik egin nituela esan zion. Orduan, gorde egin nintzen. Gero, erregeak nire berri bazuela eta ni hiltzeko bila zebilela jakitean, beldurturik, ihes egin nuen.

20. Ondasun guztiak kendu zizkidaten; ez zidaten deus ere utzi erregearen altxortegira eraman gabe, neure emazte Ana eta seme Tobias izan ezik.

21. Berrogei egun igaro baino lehenago, hil egin zuten erregea bere bi semeek eta Ararat mendira ihes egin. Haren seme Asarhadon izan zen hurrengo erregea. Honek Ahikar, nire anaia Anaelen semea, egin zuen erreinuko finantzen arduradun, administrazio osoaren gain ere agintea emanez.