Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 7:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Agindu hauek eman nizkien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzen».

4. Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko lur jorik zegoen artean.

5. Orduan, Jainkoaren eraginez, handiki, agintari eta gainerako herritarrak bildu nituen erroldatzea egiteko. Eta aurkitu nuen hasieran atzerritik etorritakoen zerrenda; bertan hauxe zegoen idatzirik:

6. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eraman zituenetatik zenbait israeldar nor bere herrira, Jerusalemera eta Judara, itzuli ziren erbestealdiaren ondoren.

7. Zorobabel, Josue, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Bilxan, Misperet, Bigbai, Nehum eta Baana gidari zituztela etorri ziren.Hona israeldar hauen zerrenda:

8. Paroxen ondorengoak 2.172 lagun;

9. Xefatiasenak 372;

10. Arahenak 652;

11. Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.818;