Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 7:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Harresia burutu zenean eta ate-alderdiak jaso, atezainak, kantariak eta lebitarrak beren eginkizunetan jarri nituen.

2. Neure anaia Hanani eta gotorlekuko buruzagi zen Hananias jarri nituen Jerusalemgo buru; izan ere, Hananias hau, besteen aldean, gizon leiala eta jainkozalea zen.

3. Agindu hauek eman nizkien: Ā«Eguzkia berotzen hasi baino lehen ez dituzte Jerusalemgo ateak zabalduko; atezainak beren tokietan jarri bitartean, atalagak eta morroiloak itxirik egonen dira. Zaintzaile-taldeak egingo dira Jerusalemgo bizilagunekin: batzuk guardia-postuetan eta beste batzuk beren etxe inguruan egongo dira zaintzenĀ».

4. Jerusalem handia eta zabala zen; bizilagunak, ostera, gutxi; etxe asko lur jorik zegoen artean.

5. Orduan, Jainkoaren eraginez, handiki, agintari eta gainerako herritarrak bildu nituen erroldatzea egiteko. Eta aurkitu nuen hasieran atzerritik etorritakoen zerrenda; bertan hauxe zegoen idatzirik:

6. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eraman zituenetatik zenbait israeldar nor bere herrira, Jerusalemera eta Judara, itzuli ziren erbestealdiaren ondoren.