Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 4:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun.

4. Honela kantatzen zuten juduek:«Zaborrak hain dira ugariak,besoak ditugu eroriak;inoiz ere bukatuko otegeure harresiak?»

5. Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»

6. Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz».