Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 4:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Honela jarraitu genuen lanean egunsentitik izarrak agertu arte, jendearen erdiak lantza eskuan zuela.

16. Agindu hau ere eman nien: «Guztiek, beren laguntzaileekin, Jerusalemen igaroko dute gaua. Horrela, gauez guardia egingo dugu eta egunez lanari ekingo».

17. Nik neuk eta nire senide laguntzaile eta guardiakoek ere erantzi gabe egiten genuen lo, armak eskura genituela.