Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 4:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Hargin guztiek ezpata gerrian zeramatela egiten zuten lan. Turuta-jotzailea neure ondoan nuen.

13. Eta, esan ere, esan nien handiki, agintari eta herriko gainerako jendeari: «Lana handia eta zabala dugulako, harresi gainean sakabanatuta gabiltza, bata bestearengandik urrun.

14. Beraz, turuta-hotsa entzuteaz batera, edonon zaudetela ere, bil zaitezte guregana. Gure Jainkoa borrokatuko da gure alde».