Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 3:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Harantzago, Harhaias zilarginaren seme Uziel ari izan zen, eta honen ondoan Hananias lurringilea. Hauek, harresi zabaleraino heldu arte egin zuten lan Jerusalemen.

9. Hurrengo tartean, Hurren seme eta Jerusalemgo barruti erdiaren buru zen Refaiasek jardun zuen.

10. Harantzaxeago, Harumafen seme Jedaiasek bere etxe aurreko zatia konpondu zuen; ondoren, Haxabniasen seme Hatux ari izan zen.

11. Beste zati batean, Labeen dorrerainokoan, Harimen seme Melkiasek eta Pahat-Moaben seme Haxubek egin zuten lan.