Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 3:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eliaxib apaiz nagusiak eta beronen apaizkideek ekin zioten, beraz, lanari, eta Ardien atea egin zuten. Sagaratu ondoren, ate-alderdiak konpondu zituzten. Gero, Ehunen dorreraino konpondu zuten harresia eta, sagaratu ondoren, Hananeelen dorreraino jarraitu zuten.

2. Haien ondoan Jerikoko gizonak ari izan ziren lanean eta hauen aldamenean Imriren seme Zakur.

3. Hasenaaren ondorengoek Arrainen atea berregin zuten; zurezko armazoia egin ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkioten.