Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 13:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Eliaxib apaiz nagusiaren seme zen Joiadaren seme bat Sanbalat horondarraren alabarekin ezkondua zegoen; horregatik, bota egin nuen neure ondotik.

29. «Ez ahaztu, Jauna, apaizgoa edo apaiz eta lebitarrekin duzun ituna kutsatu duten horietaz!»

30. Beraz, garbitu nuen arrotz-kutsu oro, eta apaiz eta lebitarren eginkizunak zehazten zituzten arauak ezarri nituen.

31. Berriro ezarri nituen epe jakinetan egin behar ziren egur-eskaintzak, baita lurraren lehen fruituen eskaintzak ere.«Oi ene Jainko, gogora zaitez nitaz, eta har nazazu onez!»