Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 11:6-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jerusalemen bizi ziren Peretzen ondorengo guztiak 468 ziren, denak arma-gizonak.

7. Benjaminen leinukoak: Salu, Mexulamen semea —hau Joedena, hau Pedaiasena, hau Kolaiasena, hau Maaseiasena, hau Itielena, hau Isaiasena—;

8. gainera, Gabai eta Salai; 928 benjamindar guztira.

9. Zikriren seme Joel zen hauen taldeburu, eta Hasenuaren seme Juda hiriko bigarren buru.

10. Apaizak: Jedaias, Joiariben semea; Jakin;

11. Seraias Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Ahitubena, Jainkoaren etxeko apaiz nagusiarena—