Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 11:18-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hiri santuan zeuden lebitarrak, guztira, 284 ziren.

19. Atezainak: Akub, Talmon eta ahaideak; atezainak, guztira, 172 ziren.

20. Gainerako israeldar, apaiz eta lebitarrak Judako herrietan bizi ziren, nor bere etxaldean.

21. Tenpluko laguntzaileak Ofel auzategian bizi ziren; Tziha eta Gixpa ziren haien buru.

22. Jerusalemgo lebitarren arduraduna Uzi zen, Baniren semea —hau Haxabiasena, hau Mataniasena, hau Mikarena—; Uzi Asafen ondorengoetakoa zen; hauek Jainkoaren etxean kantatzeko eginkizuna zuten.

23. Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau batzuek taxutzen zuten.

24. Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.