Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nehemias 11:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Herriko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Gainerako beste herritarrek, berriz, zotz eginez, hamar familietatik bat aukeratu zuten Jerusalemera, hiri santura, bidaltzeko; gainerako bederatziak beste hirietan geratu ziren bizitzen.

2. Herriak bedeinkatu egin zituen Jerusalemen bizitzea beren borondatez onartu zuten guztiak.

3. Eskualdeko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Israeldarrak, baita apaiz, lebitar, laguntzaile eta Salomonen zerbitzarien ondorengoak ere, nor bere herri eta etxaldean bizi ziren.