Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Nahum 1:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Ona da Jauna,gordeleku larrialdi-egunean.Arretaz hartzen ditubabes eske doazkionak,

8. urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.

9. Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.

10. Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.

11. Ninive, zuregandik atera daJaunaren aurkaasmo txarrak darabiltzana,burutazio gaiztoak dituen gizona.

12. Honela diotsa Jaunak Judari:«Zure etsaiak,indartsu eta ugari badira ere,garbitu egingo dituzte,galdu egingo.Makurrarazi zaitut, bai,baina ez zaitut gehiagonahigabetuko;