Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Mikeas 5:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Bizirik geldituriko israeldarrak,herri askotan sakabanatuak,lehoia basapiztien artean bezala,lehoikumea ardien artean bezalaizango dira:edonon sartzen direlarik,harrapatu eta txikitu egiten dute,eta ez da inorhaien eskutik libratuko.

8. Bai, jaso eskuazeuen etsaien aurka,eta denak ezereztuakgertatuko dira.

9. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.

10. Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.

11. Kenduko dizkizut eskuetatikaztikeria guztiak,eta aztirik ez duzuaurrerantzean izango.