Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Mikeas 5:6-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Bizirik geldituriko israeldarrak,Jaunak bidaltzen duenihintza bezala,belardira jaisten deneuri-lanbroa bezalaizango dira herri askoren artean:ez dira gizakiaren esku egongo,ez dute itxaropenagizakiagan jarriko.

7. Bizirik geldituriko israeldarrak,herri askotan sakabanatuak,lehoia basapiztien artean bezala,lehoikumea ardien artean bezalaizango dira:edonon sartzen direlarik,harrapatu eta txikitu egiten dute,eta ez da inorhaien eskutik libratuko.

8. Bai, jaso eskuazeuen etsaien aurka,eta denak ezereztuakgertatuko dira.

9. Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ezereztuko ditut zure zaldiak,eta guda-gurdiak suntsituko.

10. Ezereztuko ditutzure lurraldeko hiriak,eta zure gotorleku guztiakerraustuko.

11. Kenduko dizkizut eskuetatikaztikeria guztiak,eta aztirik ez duzuaurrerantzean izango.

12. Ezereztuko ditutzure idolo eta zutarri sakratuaketa zure eskulanen aurreanez zara gehiago ahuspeztuko.

13. Erauziko ditutzure zutoin sakratuak,eta zure hiriak erraustuko.

14. Haserre-suminez mendekatuko naizesana egin ez didaten nazioez».