Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Mikeas 2:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Horregatik, honela dio Jaunak:«Hara, zorigaitza darabilt gogoanjende horren kontra;ezin izango dute handik lepoa atera,ezta burua tente ibili ere,zorigaitz-egunak izango baitira».

4. Egun hartan,bertsoak aterako dizkizuete,eta eresi hau kantatuko:«Zeharo larruturik gaude!Jaunaren herriaren ondareaarrotzen eskuetara joan da;nolatan kendu diote gero?Sinesgabeen arteanbanatzen dituzte gure soroak».

5. Jaunaren batzarrean herri-ondareaberriro banatzerakoan,ez du zuetariko inorkparterik izanen.

6. Jendeak esaten dit:«Utzi hitzaldi txoro horiek,ez horrelako hitzaldirik;zoritxarrak ez gaitu joko.

7. Madarikatua ote Israel herria?Bukatu ote da, bada,Jaunaren eroapena?Hori ote haren jokaera?Ez al dio onginahiz hitz egitenzuzen dabilenari?»

8. Baina Jaunak honela dio:«Lehen nire herriaetsaiaren aurka jaiki ohi zen;orain, soingainekoa kentzen diezue,gerratik itzultzean,lasai igarotzen direnei.

9. Zapuztu egiten dituzuenire herriko emakumeak,eta botahain maite dituzten etxeetatik.Hauen haurreibetiko kentzen diezueeman diedan ohorea.