Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Mikeas 1:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Haren idolo guztiakapurtu egingo dituzte,oparitan irabaziak sutan erre,irudi guztiak xehatu;emagaldu sakratuen irabaziezpilatu zituztenez gero,beste prostituzio batzukordaintzeko erabiliko dituzteĀ».

8. Horregatik,negar eta erosta egingo dut,oinutsik eta biluzik joango naiz;basatxakurrak bezalauluka ariko naiz,ostrukak bezala intzirika.

9. Sendaezina benetanSamariaren zauria!Judara ereiristear dago hondamendia,nire herriko atea jotzeraino,Jerusalemeraino.

10. Ez iragarri hau Gateko jendeari,ez adierazi negarrez zaudetenik.Iraulka zaitezte hautsetanBet-Leafran.

11. Zoazte hiritik, Xafirko jendeok,biluzik eta lotsaz beterik.Tzaanango jendeaez da hiritik aterako.Dolu dagite Bet-Etzelgoek,ez baitute laguntzarik izango.

12. Maroteko jendeakzoriona espero zuen;Jaunak, ordea, zoritxarra bidali duJerusalemgo ateetaraino.

13. Jarri zeuen usteazaldi eta guda-gurdietan,Lakixen bizi zaretenok;zuek eraman zenutenJerusalem bekatura,Israelen antzeraerrebelatu baitzineten.