Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Mikeas 1:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Horra,Jaunak bere bizitokia utzi du,jaitsi eta gailurretan barrena doa.

4. Haren oinazpianmendiak urtzen dira,argizaria suarekin bezala;haranak zartatzen dira,ura maldan beheraamiltzean bezala.

5. Eta hori guztiaJakoben ondorengoenerrebeldiagatik,Israelgo erreinuaren bekatuagatik.Nork daramatzaJakoben ondorengoak errebeldiara?Ez ote Samaria hiriburuak?Nork darama Judamuinoetako sasikultura?Ez ote Jerusalemek berak?

6. Horregatik, honela dio Jaunak:Ā«Samaria, landako harri-pilabihurtuko dut, mahasti-lur;bertako harriakharanera amilduko ditut,eta oinarriak agirian utziko.

7. Haren idolo guztiakapurtu egingo dituzte,oparitan irabaziak sutan erre,irudi guztiak xehatu;emagaldu sakratuen irabaziezpilatu zituztenez gero,beste prostituzio batzukordaintzeko erabiliko dituzteĀ».