Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Malakias 3:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.

11. Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen, ezta mahastiak agorrarazten ere. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

12. Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».

13. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hitz gogorrak esan dituzue nire aurka. Eta, hala ere, “Zer esan dugu, bada, zure aurka?” galdetzen duzue.

14. Hara zer esan duzuen: “Alferrik da Jauna zerbitzatzea. Zer lortzen dugu haren aginduak beteta, Jaun ahalguztidunaren aurrean dolu eginda?