Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Jeremiasen Gt. 1:63-66 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

63. Beraz, ezin pentsa edo esan jainko direla, gizakiei justizia edo ona egiteko ez baitira gauza.

64. «Beraz, jainko ez direla jakinik, ez izan horien beldur!

65. «Ezin dute idoloek erregerik bedeinkatu, ez madarikatu.

66. Ezin diete herriei zeruan ezaugarririk erakutsi, ez eguzkiak bezala distiratu, ezta ilargiak bezala gaua argitu ere.