Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Jeremiasen Gt. 1:27-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Sakrifizioetako oparigaiak saldu egiten dituzte apaizek beren irabazirako; emazteek, berriz, oparigaien zati bat gazitu egiten dute gordetzeko, behartsuei eta gaixoei ezer banatu gabe.

28. Oparigaiok haur egin berri diren nahiz hilerokoarekin kutsatuta dauden emakumeek ere ukitu ohi dituzte.«Beraz, jainko ez direla jakinik, ez izan horien beldur!

29. «Orduan, nolatan deitu jainko? Emakumeek ere opariak eskaintzen dizkiete urre, zilar eta zurezko idolo horiei.

30. Apaizek gurdiak garraiatzen dituzte jauretxean. Jantziak urraturik, kaskamotz, bizargabe eta buru hutsik,