Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Jakinduria 19:6-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Izadi osoa, zure aginduei obedituz,birmoldatua eta eraberritua izan zen,zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko.

7. Hodeia azaldu zen kanpalekuari itzal egiteneta lehorra agertu aurrez ura zegoen lekuan:Itsaso Gorriaren erdian, ibiltzeko moduko bide bat,eta uhin oldartsuen artean, ibar berdea.

8. Handik igaro zen, talde trinkoa eratuz,zure eskuak babesturiko herria,mirari harrigarrien lekuko egina,

9. zaldiak larre-tokian bezala jauzika,arkumeak bezala saltoka,zu, Jauna, askatu zenituen hori, goretsiz.

10. Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka.

11. Geroago, txoriak sortzeko modu berria ikusi zuten,jangurak eraginda janari atsegina eskatu zutenean,

12. galeperrak atera baitziren itsasotik, haiek asetzeko.

13. Zigorrak bekatarien gain jausi ziren,aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik.Ongi merezita sufritu zuten beren gaiztakeriagatik,atzerritarrak ankerki gorrotatu baitzituzten.

14. Sodomarrek ez zieten abegirik egin bisitari ezezagunei,baina egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak.

15. Lehenengoek ere izango dute oraindik zigorra,arrotza etsaitasunez hartu izateagatik;

16. baina egiptoarrek, arrotzen etorrera pozez ospatueta eskubide berberak aitortu ondoren,esklabo-lanetara behartu zituzten;

17. horregatik jo zituen itsutasunak egiptoarrak ere,Sodomakoak Lot zintzoaren atarian bezala:ilun beltzean murgilduta,nor bere etxerako bidea aurkitu ezinik zebilen.

18. Munduaren osagaiek beren zereginak trukatu egin zituzten,harpa batean, tonalitate bat bera mantenduz,nota ezberdinek melodia aldarazten duten bezala.Hau garbi ikus daiteke, gertaturikoa aztertzen bada;

19. izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren,eta igeri egiten zutenak lehorreko,

20. suak areagotu egiten zuen bere indarra uretaneta urak ahaztu itzaltzeko duen gaitasuna.