Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Jakinduria 19:4-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Merezitako patuak eraman zituen horrela jokatzera,iragana ahaztera bultzatuz,ordu arteko oinazeetan falta zitzaienazigor berri batez osa zezaten;

5. horrela, zure herriak ibilaldi harrigarria egin bitartean,etsaiek ezohiko heriotzarekin egin zuten topo.

6. Izadi osoa, zure aginduei obedituz,birmoldatua eta eraberritua izan zen,zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko.

7. Hodeia azaldu zen kanpalekuari itzal egiteneta lehorra agertu aurrez ura zegoen lekuan:Itsaso Gorriaren erdian, ibiltzeko moduko bide bat,eta uhin oldartsuen artean, ibar berdea.

8. Handik igaro zen, talde trinkoa eratuz,zure eskuak babesturiko herria,mirari harrigarrien lekuko egina,

9. zaldiak larre-tokian bezala jauzika,arkumeak bezala saltoka,zu, Jauna, askatu zenituen hori, goretsiz.

10. Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka.