Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 7:2-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Nik agindutako guztia zeure anaia Aaroni esango diozu eta hark faraoiari hitz egingo dio, bere lurraldetik israeldarrei joaten utz diezaien.

3. Baina nik setatsu bihurtuko dut faraoia. Mirari eta egintza harrigarri ugari egingo ditut Egipton;

4. hala ere, faraoiak ez dizue jaramonik egingo. Orduan, gogor zigortuko dut Egipto eta aginpide handiz aterako lurralde hartatik ene herri Israel gudaroste baten gisan.