Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 6:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak erantzun zion:—Orain ikusiko duzu faraoiari egingo diodana: indarrez beharturik, utziko dizue joaten; are gehiago, berak ateraraziko zaituzte lurralde honetatik.

2. Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Moisesi: «Neu naiz Jauna!

3. Jainko Ahaltsu bezala agertu nintzaien Abrahami, Isaaki eta Jakobi; baina ez nintzaien nire egiazko izenaz, Jauna bezala alegia, ezagutzera eman.

4. Ituna ere egin nuen haiekin, etorkin gisa bizi izan zireneko Kanaan lurraldea emango niela hitzemanez.