Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 5:16-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Lastorik ematen ez eta adreiluak egiteko agintzen digute eta jo egiten gaituzte, errua zure herriarena izanik.

17. Faraoiak erantzun zien:—Alfer hutsak zarete! Horrexegatik diharduzue Jaunari sakrifizioak eskaintzera joan behar duzuela esaten.

18. Zoazte lanera! Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.

19. Langilezain israeldarrak estu eta larri zebiltzan eguneroko adreilu-kopurua ez zietela gutxituko jakitean.