Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 5:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ondoren, Moises eta Aaron faraoiagana joan eta esan zioten:—Hau esan du Jaunak, Israelgo Jainkoak: Utziozu nire herriari basamortura joaten, ene ohorez festa ospatzera.

2. Baina faraoiak erantzun zien:—Eta nor da Jaun hori, nik haren esana bete eta israeldarrei joaten uzteko? Ez dut halako Jaunik ezagutzen, eta israeldarrei ez diet joaten utziko.

3. Haiek, berriro:—Hebrearren Jainkoa agertu zaigu; utz iezaguzu basamortura hiru eguneko bidean joaten, geure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzera, izurriz edo ezpataz zigor ez gaitzan.

4. Baina Egiptoko erregeak erantzun zien:—Moises eta Aaron, zer ari zarete herria bere lanetik saihestu nahirik? Zoazte zeuen lanera!

5. Eta, gainera, esan zien:—Gaur egun, lurralde honetan israeldarrak hain ugari direnean, lana utzarazi nahi al diezue?

6. Egun hartan bertan, faraoiak honela agindu zien lan-arduradunei eta langilezainei:

7. «Ez eman aurrerantzean israeldarrei adreiluak egiteko lastorik, orain arte bezala; doazela beraiek lasto bila.