Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 5:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ondoren, Moises eta Aaron faraoiagana joan eta esan zioten:—Hau esan du Jaunak, Israelgo Jainkoak: Utziozu nire herriari basamortura joaten, ene ohorez festa ospatzera.

2. Baina faraoiak erantzun zien:—Eta nor da Jaun hori, nik haren esana bete eta israeldarrei joaten uzteko? Ez dut halako Jaunik ezagutzen, eta israeldarrei ez diet joaten utziko.