Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 40:14-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Ondoren, hurbilarazi haren semeak, jantzi tunikak,

15. eta isuri gainera olioa, Aaronen gainera bezala, nire apaiz izan daitezen. Gantzudura honen bidez, betiko izango dira apaiz belaunez belaunĀ».

16. Moisesek zehatz-mehatz egin zuen Jaunak agindu guztia.

17. Hala, Egiptotik irten eta bigarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, eraiki zuten egoitza.

18. Moisesek egoitza eraiki zuen: haren oinak, oholak eta zehar-egurrak ezarri zituen eta zutabeak jaso.

19. Oihal-etxola egoitzaren gainetik zabaldu zuen, eta estaldura jarri oihal-etxolaren gainaldetik, Jaunak agindu bezala.

20. Itun-agiria hartu eta kutxa barruan ipini zuen; hagak ipini zizkion kutxari eta estalkia ezarri gainean.

21. Ondoren, egoitzara eraman zuen kutxa eta errezela ezarri itun-kutxa estaltzeko, Jaunak agindu bezala.