Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 4:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Moisesek, ordea, esan zion:—Arren, Jauna, ni ez, bidali besteren bat.

14. Haserretu zen Jauna Moisesen aurka eta esan zion:—Hor duzu Aaron zeure anaia, lebitarra. Badakit ongi hitz egiten duela. Gainera, bidera datorkizu bera, eta asko poztuko da zu ikusteaz.

15. Berari adieraziko diozu zer esan behar duen; ni, berriz, zeuekin biokin izango nauzue, hitz egin behar duzuen bakoitzean. Eta zer egin eta zer esan ere irakatsiko dizuet.

16. Zuk nire mezua Aaroni adieraziko diozu eta bera mintzatuko zaio zure ordez herriari.