Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 39:6-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Onize harriak urre-begietan sartu zituzten, eta haietan Israelgo leinuen izenak zizelkatu, zigilu batean bezala.

7. Gero, efodaren sorbalda-babeskietan ipini zituzten, israeldarren oroigarri gisa, Jaunak Moisesi agindu bezala.

8. Epaiketarako bularrekoa artelanez egin zuten, efodaren gai berak erabiliz: urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua.

9. Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.