Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 39:32-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Honela burutu zen egoitzaren, elkarketa-etxolaren, eraikuntza. Israeldarrek zehatz-mehatz egin zuten guztia, Jaunak Moisesi agindu bezala.

33. Orduan, egindako guztia israeldarrek Moisesi aurkeztu zioten: egoitza, elkarketa-etxola eta hango tresneria: katigailu, ohol, zehar-egur, zutabe eta oinak;

34. gorriz tindaturiko ahari-larruzko estaldura, larru finezko estaldura, kutxa estaltzeko errezela;