Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 39:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. erdian buruarentzat zuloa zuen, eta zuloaren inguru-ertza bular-oskola bezain urraezina.

24. Mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadaz apaindu zuten.

25. Urre garbizko txilinak ere egin zituzten, eta mantuaren inguru-ertz guztian granadekin tartekatu:

26. txilinak eta granadak, txandaka; liturgi zerbitzurako erabiltzen zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.