Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 38:12-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. mendebaldetik, hogeita bost metro luzeko oihalak, hamar zutabe eta hamar oin zituztelarik; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak ziren;

13. ekialdetik, hogeita hamabost metro luzeko oihalak:

14. sarreraren hegal batek zazpi metro eta erdi oihal zituen, hiru zutabe eta hiru oinekin,

15. eta beste hegalak, beste zazpi metro eta erdi oihal, hiru zutabe eta hiru oinekin.

16. Atari inguruko oihal guztiak liho-hari bihurrituzkoak ziren;