Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)

Irteera 38:1-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Akazia-zurez egin zuen erre-oparien aldarea, karratua: bi metro eta erdi luze-zabal eta metro eta erdi gora.

2. Lau adar egin zizkion lau ertzetarako, aldarearekin gorputz bat bera egiten zutelarik, eta brontzez estali zuen aldarea.

3. Egin zituen aldarerako tresnak ere: txingar-ontziak, palak, isipu-ontziak, sardexkak eta errautsontziak, brontzezkoak guztiak.

4. Brontzezko sare bat ere egin zuen eta aldare-ertzaren azpian ipini, aldare erdiraino jaisten zelarik.

5. Lau eraztun egin zituen brontzezko sarearen lau izkinetarako, haietatik hagak pasarazteko.

6. Akazia-zurezko hagak egin eta brontzez estali zituen,

7. eta aldare-alboetako eraztunetatik sartu zituen, aldarea eramateko. Oholez egin zuen aldarea, barrua hutsik.

8. Uraska eta oina brontzezkoak egin zituen, elkarketa-etxolaren sarreran zerbitzuan ari ziren emakumeen ispiluetako brontzez baliatuz.

9. Ataria egin zuen: hegoaldetik liho-hari bihurrituzko oihalak, berrogeita hamar metro luzekoak;

10. hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak ziren; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak;

11. iparraldetik, berrogeita hamar metro luzeko oihalak, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin zituztelarik; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak ziren;

12. mendebaldetik, hogeita bost metro luzeko oihalak, hamar zutabe eta hamar oin zituztelarik; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak ziren;

13. ekialdetik, hogeita hamabost metro luzeko oihalak: